Tolosako Gazte Eguna ospatu dute

Ataria 2025eko ekainaren 11

Aurreko larunbatean Lapurdi plazako gunean hainbat ekitaldi antolatu zituen Tolosako Gazte Asanbladak.

Tolosako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu zuen joan den larunbatean. Eguna mahai-inguru batekin abitu zuten eta gaztetxeetako esperientzietatik kirola eta antolakuntza izan zituzten hizpide.

Aurtengo Tolosako Gazte Egunean, boleibol txapelketa egin dute. Goizean jokatu zituzten kanporaketak eta arratsaldean finalerdiak eta finalak. Txarangak girotu zituen boleibol partidak.

Lapurdi plazan jarritako karpan egin ziren ekitaldiak. Bertan bazkaldu zuten herriko gazteek eta ondoren bingo musikatua izan zen. Gauean, 21:00etan, Olgetan erromeria taldea aritu zen, eta 23:00etan, berriz, Intz DJarekin musika izan zen goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!