Aurten ez da Abraham Olano martxa zikloturista egingo

Ataria 2025eko ekainaren 10a

Orain bi urteko martxa zikloturistaren une bat, Usabal kiroldegiko anoagunean.

Igande honetarako, hilaren 15a, aurreikusita zegoen, baina Oriako Txirrindulari Eskolak erabaki du bertan behera uztea, ez zelako ari nahi bezainbeste parte hartzaile izena ematen.

Oriako Txirrindulari Eskolak atzo hartu zuen erabakia aurtengo Abraham Olano martxa zikloturista bertan behera uzteko. Egun hori jarrita zuten epe moduan 100 parte hartzaileren langa pasatzeko, eta ez da horrela izan. 58 txirrindularik eman dute izena, eta antolatzaileek arriskua ikusten zuten probarekin dirua galtzeko. Hain justu, eskolaren jarduerarako diru iturri moduan antolatzen dute martxa zikloturista, baina aurtengoan parte hartzaileen kopurua asko jaitsi da. Hori horrela, aurten ez egiteko erabakia hartu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!