Berazubi auzoa eta Kondeaneko Aldapa lotzen dituzten eskailerak berrituko dituzte

Ataria 2025eko ekainaren 9a

Bihar hasiko dira irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoen segurtauna handitzea helburu duten lanak, eta hiru aste inguru irautea aurreikusten dute; bitartean, ezingo dira eskailerak erabili.

Tolosako Udalak bihar abiatuko ditu Berazubi auzoko haur parkearen eta Kondeaneko aldapako 36. zenbakiaren artean dauden eskailerak berritzeko lanak. Irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoen segurtasuna handitzea izango dira lanaren helburuak. Horretarako, zorua eta heldulekua berrituko dituzte, eta, euria egiten duen garaietarako, uraren kanalizazioa hobetzeko beste lan batzuk ere egingo dituzte.

Lanen iraupena hiru aste ingurukoa izango da gutxi gorabehera. Bitarte horretan, eskailerak ezingo dira erabili, eta Martin Jose Iraola kaletik –Paper Eskolaren alboko aldapatik– egin beharko da joan-etorria. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!