Tolosaldeak irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa

Ataria 2025eko ekainaren 9a

Tolosaldeko Arraun Klubak irabazi du lehen aldiz Euskadiko Traineru Txapelketa.

Tolosaldeak Arraun Lagunak-i irabazi zion atzo, Euskadiko Trianeru Txapelketa. Lehia oso estua izan zen eta 0,69 segundo atera zion bigarrenari. Lehen txandan, Hibaika ere bikain aritu zen, Zarautz 3,59 segundora utzita, baina ez zen nahikoa izan Tolosaldeak egindako denbora hobetzeko. Gizonezkoetan Oriok irabazi zuen txapelketa. 

Garaipena lortuta, herritarrek harrera beroa egin zieten atzo, arraunlariei.

Emakumezkoen Euskadiko 17. Traineru Txapelketa
Sailkapena
  • 1- Tolosaldea. 10.53.58
  • 2- Arraun Lagunak. 10.54.36
  • 3- Hibaika. 11.09.86
  • 4- Zarautz. 11.13.32
  • 5- Kaiku. 11.41.02
  • 6- Ondarroa. 11.44.46
  • 7- Deustu-Bilbo. 11.47.44
  • 8- Portugalete. 12.01.28

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!