Ardo zuriak dastatzeko aukera izan da Tolosan

Ataria 2025eko ekainaren 7a

Zazpigarren aldiz antolatu du Gure Txokoa elkarteak ardo zuria ezagutarazteko azoka Tolosako Trianguloan.

Tolosako Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Trianguloa plazan VII. Gure Ardo Txuri Txokoa egin dute gaur.
Nahi adina aldiz ardo ezberdinak dastatzeko aukera izan dute plazara agertu direnak. Zazpigarren aldiz antolatu du Gure Txokoa elkarteak ardo zuria ezagutarazteko azoka. Galiziako, Gaztelako, Kataluniako, Errioxako, Nafarroako eta Gipuzkoako bertako ardoak izan dira. 13 upategi eta 15 ardo. Kopa 5 euroren truke erosi eta nahi beste ardo probatu ahal izan dute bertaratutakoek.

Fronton, Xare eta 19-90 tabernetako mostradoreak jarri dituzte eta pintxoak euro baten truke egon dira salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!