Sastrakak kentzeko lanak egingo dituzte Tolosan

Ataria 2025eko ekainaren 6a

Besteak beste, San Esteban auzoko aparkalekuan egingo dituzte garbiketa lanak, ekainaren 11n eta 12an. R. C.

Ekainaren 9tik 12ra ariko dira lanean, astelehenetik ostegunera; garbituko dituzten eremuetatik ibilgailuak kendu beharko dira egun horietan, lanak egin ahal izateko.

Urtero bezala, Tolosako kale garbiketako zerbitzuak sastrakak kentzeko eta garbitzeko lanak egingo ditu herriko hainbat puntutan, eremu publikoak garbi mantendu eta bide segurtasuna hobetzeko. Datorren astean egingo dituzte lanak, ekainaren 9tik 12ra bitartean. 

Horretarako, garbiketa lanak errazte aldera, lanean arituko diren eremu batzuetan ezingo da aparkatu. Puntu horiek behar bezala seinaleztatuko dira datozen egunotan.

Hauek dira lanen leku eta egunen aurreikuspenak:

  • Ekainak 9-10
    • Araba etorbidetik (SAM zubitik) Olarrain auzorako tartea. Olarraingo aparkalekuan eta elkartearen aurrealdean ezingo da aparkatu.
    • Artzabaltza: autobideko bidegurutzetik industriagunearen amaierara arte. Industriaguneko sarrerako bidean eta atzeko bidean ezingo dira ibilgailuak utzi.

  • Ekainak 10-11
    • Izaskungo aldapa: Santa Klara kaletik Asuncion klinikara. Autobidearen pasabidearen alboan ezingo da aparkatu.
    • San Esteban auzoko bi eremutan:
      • Bonberenearen alboko aparkalekuan. Zati batean ezingo da aparkatu.
      • Gure Zirkuaren karpatik industriagunerako tartea, atzeko bidetik. Hor ere ezingo da aparkatu.

  • Ekainak 11-12
    • San Esteban: Gure Zirkuaren atzeko aparkalekua.
    • Txarama parean: fabrikaren atzetik doan bidea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!