2025/06/24 07:00 - 23:15

Sanjoanak. San Joan eguna

Sanjoanak. San Joan eguna
Tolosa

07:00. Etxez etxe

Zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.

 

08:30. Felipe Gorriti plazatik abiatuta

Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Udal Musika Bandaren eskutik.

 

08:45. Udaletxetik abiatuta

Diana, Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eskutik.

 

09:00. Udaletxetik abiatuta

Diana, GiroArte Dultzaina taldearen eskutik.

 

09:30. Plaza Zaharrean

Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez.

 

10:00. Andre Maria parrokian

Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte-hartzearekin.

 

Ondoren. Andre Maria plazatik.

Prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, azken deskargak egiteko.

 

13:00. Berdura Plazan

Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua.

 

16:40. Plaza Zaharretik

Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute: Andre Maria, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia.

 

16:45ean Andre Maria parrokian, bigarren bezperak. 17:30ean San Joan ermitan, Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira. Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da.

 

20:00 eta 23:30. Kalez kale

Kalean txaranga.

 

23:00. Zumarditxikian

Suak: Vulcano piroteknia.

 

23:15. Plaza Berrian

Kontzertuak: Dupla eta Muxutru.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!