Zinemazaleen iritziak bildu nahi dituzte

Ataria 2025eko ekainaren 5a

Datorren ikasturteko Leidor aretoko programazioa lantzeko erabiltzaileen iritzia kontuan izan nahi du Tolosako Kultura sailak; ekainaren 19ra arte eman daiteke iritzia, online edo presentzialki.


Tolosako Kultura Sailak zinemazaleen iritziak biltzeko galdetegi bat sortu du, datorren ikasturteko Leidor aretoko programazioa lantzerako garaian, ahal den neurrian, erabiltzaileen proposamenak kontuan izateko. Saioen ordutegiari, Zineforumari, dokumentalen balizko eskaintzari eta bonuen egokitasunari buruzko galderak biltzen ditu.

Ekainaren 19ra arte, iritzia emateko aukera izango dute herritarrek, eta bi modu dituzte horretarako: online, udalaren webguneko galdetegia beteta edo presentzialki, Leidorren bertan, saioak daudenean, sarreran jarri den kutxatxoan utziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!