Belaunaldi arteko etxebizitza proiektuaren inguruko informazioa emateko saio irekia

Ataria 2025eko ekainaren 4a

Tolosako Udalak belaunaldi arteko etxebizitza bat egin asmo du Iurramendi eta Paper kaleen arteko biribilgune alboan, egungo etxeen eta eraikitzen ari diren eraikinaren arteko orubean.

Udalak pasa den azaroan  iragarri zuen belaunaldi arteko etxebizitza bat egiteko asmoa. Proiektua gorpuzteko saio irekiak egin dira azken hilabeteetan eta baita proposamenak jaso ere. Bada, guztia aztertu eta gero, prozesuaren ondorioak elkarbanatzeko informazio saio irekia egingo dute datorren asteartean, hilak 10, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan.  Horrekin batera, proiektuaren hezurduraren oinarrien berri emango dute eta hemendik aurrera jarraituko dituzten urratsak zehaztuko dituzte.

Udalak zehaztu du, egun etenda daudela lanak proiektuaren idazketarako kontratuaren esleipena auzitara eraman baitzuen iaz lehiaketa publikora aurkeztu zen enpresetako batek. EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) ebazpena eman arteko tartea baliatu du udalak proiektuaren hezurdurarekin aurreratzeko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!