Iurreamendiko jaiak ospatuko dituzte ekainaren 8tik 13ra

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Tolosako Iurreamendi adinekoen egoitzan jaiak ospatuko dituzte. Urtero bezala, egoiliarrei begirako ekitaldi sorta zabala prestatu dute.

Ekainaren 8tik 13ra jai giroa izango da nagusi Iurreamendi egoitzan. Egoiliarrei begirako festak dira eta eguna jai giroan hasteko bertako langileek kanta bat abestuko dute egunero megafoniatik.

Egitaraua

Ekainak 8, igandea

  • Bazkari berezia

Ekainak 9, astelehena

  • 10:30. Txupinazoa.
  • 11:00. Alaitu Abesbatza.
  • 16:00. Pelikula.
  • 17:30. Dantzaki taldearen emanaldia.

Ekainak 10, asteartea

  • 11:00.  Nagusilaneko emanaldia.
  • 16:30. Bingo berezia kafetegian.

Ekainak 11, asteazkena

  • 11:00. Galdera jolasa ikastolako ikasleekin.
  • 17:00. Txokolate jatea: 90 urte bete dituztenei eta langile erretiratuei omenaldia.

Ekainak 12, osteguna

  • 11:00. Bingoa kartekin eta opariak.
  • 17:30. Tolosako Musika Eskolako ikasleen emanaldia.

Ekainak 13, ostirala

  • 11:00. Meza.
  • 17:00. Irurako Onintza Abesbatzaren emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!