Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan, lau edukiontzi erretzeagatik

Ataria 2025eko maiatzaren 31

Berazubi auzoko artxiboko irudi bat.

29 eta 26 urteko bi gizon atxilotu ditu bart, Ertzaintzak, Berazubi auzoko lau edukiontzi erretzeagatik.

Segurtasun sailak argitu duenez,  29 eta 26 urteko bi gizonezkoek Berazubi auzoko lau edukiontzi erre dituzte eta ondorioz, aparkatuta zegoen ibilgailu bat ere kaltetu da. Bi pertsonak atxilotu dituzte eta kalteak eragin izana leporatu diete. Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zain daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!