Gehigarria: Ongizatea

Gorputzaren zaintza profesionala

Ataria 2025eko maiatzaren 31

Gaur egun garrantzi handia ematen zaio norbere burua zaintzeari, eta gorputza benetan zaindu nahi duenaren erabaki zuzena adituengana joatea da. Onditz Ayestaranek orain zazpi urte zabaldu zuen Onditz estetika zentroa Tolosan, eta ia hogei urte daramatza lanean arlo honetan.

Internet bidez influencer ugari aritzen dira produktuak eta tratamenduak aholkatzen, baina lan hori profesionalei utzi behar zaie.«Influencerrak-eta ari dira produktuei buruz gauzak esaten, hamalau urteko neskei zimurren aurkakoak aholkatzen, eta azalak garai bakoitzean bere beharrak ditu. Zimurren aurkako produktuak indartsuak dira, eta agian erreakzio batzuk izan ditzakezu. Ikusi behar da ere azal bakoitza zer egoeratan dagoen eta zer behar dituen. Hori diagnostiko baten bitartez aztertzen da eta horren arabera protokoloak pertsonalizatu». Espezializatuta dagoen zerbitzu bat ematen du Onditzek, bakoitzari behar duena eskainiz.

Zentroan eskaintzen diren zerbitzuen artean, azken berritasuna da aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak produktu biolumineszenteekin egitearena. Produktu horien onurak laser argiarekin aktibatzen dira. «Gaur egun jendeak ez du denbora asko izaten eta tratamendu honekin produktu biolumineszenteen partikulak geruza oso sakonetara sartzen dira, beraien eragina handituz. Azalaren kalitatea asko hobetzen dela nabaritzen da: hidratazio aldetik, zimurrak, biguntasunak...». Alde batetik, zentroan bertan kabinako tratamendua egitea da eta, bestalde, hori laguntzen da norberak etxean aplikatzeko kosmetikoen bidez: esfoliatzailea, seruma eta krema. «Horiek prestatuta daude argiarekin aktibatzeko, bai argi artifiziala, bai kaleko argia, eta led maskara bat ere badu eragina biderkatzeko».

Gehienbat emakumezkoak joaten dira Onditz estetika zentrora, baina gero eta gizonezko gehiago animatzen dira. «Azken urteotan nabaritu da gizonezko gehiago etortzen direla tratamenduak hartzera. Gehienbat fotodepilazioa egiten dute, eta aurpegiko garbiketak ere bai», zehaztu du Onditzek. Bezeroak gustura sentitzen direla azaldu du, eta bera ere gustura aritzen dela bere zerbitzua eskainiz. Zerbitzu horiek ondokoak dira: gorputzeko eta aurpegiko tratamenduak, depilazioak, manikura, makillajea, solariuma... Zentrora bertara joan eta eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan modu zabalagoan informatzeko gonbita egin du.

Onditz Estetika Zentroa



  • Webgunea. onditz.eus
  • Helbidea. Nafarroa etorbidea 1, behea; (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 943 96 89 93

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!