Gehigarria: Ongizatea

Zeure burua zaintzeko aukera

Ataria 2025eko maiatzaren 30a

Ehun Fisioterapiaren ardatzak pertsonen zaintza eta ongizatea dira. Pazienteak lesiotik ongizatera eramaten dituzte, baina lesio batzuk ekiditeko modu eraginkorrena aurretiaz lan egitea denez, arazoei aurrea hartzeko gakoak ere ematen dituzte. Esperientziaren eta ezagutzaren bidetik, arazo fisikoei erantzunak bilatu eta konponbidea jartzen diete.

 

Giro lasaian, konfiantzaren bidetik, apaltasun osoz, profesionaltasuna lege eta adeitasunez, Ehun Fisioterapiako egonaldian eroso sentitzea nahi dute. «Deserosotasuna eta mina murriztean datza gure lana, osasuna berreskuratu eta bizitza emankorrarekin jarraitzeko», esan du Imanol Saizar Ibarzabal fisioterapeutak. Ehun zentroan eskuekin lan egitea dute gustuko eta makinak beharrezkoa denetan bakarrik erabiltzen dituzte.

Arreta pertsonalizatuan oinarritzen dira eta ez dute ezer zoriaren esku uzten; zentroaren estetika, erosotasunerako tresnak, tenperatura, lurrinak, musika, koloreak, apainketa, adeitasuna, ordena, garbitasuna… elementu guztiak mimo handiz aukeratu dituzte bezeroek egonaldiaz gozatu eta atseden har dezaten.

Ehun Fisioterapia

 
  • Helbidea. Agaramundu plaza, 1 behea (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 633 049 474
  • Webgunea. ehunfisioterapia.eus
  • Posta elektronikoa. info@ehunfisioterapia.eus
  • Sare sozialak. Facebook eta Instagram
  • Zerbitzuak.
    • Edonolako minak eta lanak eragindakoak
    • Kirol lesioak
    • Gorputza eta garuna zaintzeko tratamenduak
    • Minari aurrea hartzeko eta bizi ohitura osasuntsuak mantentzeko tratamendua

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!