Ardo Zuriaren Azoka egingo dute ekainaren 7an

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Gure Txoko elkarteak antolatuta, 13 upategi ezberdinetako 15 ardo zuri dastatzeko aukera izango da, 11:30etatik 14:00etara, Triangulo plazan.

Tolosako Triangulo plaza ardo zuriaren topagune bilakatu da ekainaren 7an, larunbatean. Izan ere, Ardo Zuriaren Azoka egingo dute, 11:30etatik 14:00etara, Gure Txoko elkarteak antolatuta. Bertan, 13 upategi ezberdinetako 15 ardo zuri dastatzeko aukera izango da, besteak beste, Galizia, Gaztela, Katalunia, Errioxa, Nafarroa eta Gipuzkoako ardoak izango dira aukeran.

Kopak 5 euro balioko du eta nahi bezain beste ardo probatu ahal izango da. Gainera, Fronton, Xare eta 1990 tabernetako eta Gure Txokoak elkartekoak izango dira pintxoak saltzen, euro baten truke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!