Bilerak egiten ari dira Emeterio Arrese eraikinaren erabilerari buruz

Ataria 2025eko maiatzaren 27a

Hamabost elkarte eta eragilek erabiltzen dute, eta espazio publikoaren inguruan hausnarketa prozesua abiatu dute udalarekin batera.

Tolosako Udalak bilera erronda abiatu du Emeterio Arrese udal eraikina erabiltzen duten elkarteekin, elkar ezagutu, behar berriak identifikatu eta erabileran hobekuntzak txertatzeko. Udalaren asmoa da bilerekin uztailean amaitzea.

Lehen saioetan, erabiltzaileek ekipamendua nola bizi duten ezagutzen eta beharrak identifikatzen ari dira. Ondoren, egungo dinamika, funtzionamendu eta ezaugarrietatik zer mantendu eta zer hobetu nahiko luketen landu nahi dute. Amaieran, asmoa da etorkizunean nolako egoitza nahiko luketen irudikatzea, eta horri begira urratsak ezartzea eta proposamenak egitea.

2010ean, egoitzan hutsik zeuden lokalen beharrak identifikatu ondoren, haiek egokitu eta izaera sozialeko eragile eta elkarteen eskura jarri zituen udalak. Eraikina bera eta erabilera aldatu egin dira orduz geroztik, eta egun, hamabost elkartek erabiltzen dute. Besteak beste, Harizpe, Beti Ikasten, Afagi, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Adinkide Booloo Senegal, Duintasuna eta Gainditzenek dute egoitza bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!