Sahararen alde bueltaka

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 25a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, seigarrenez, Bueltaka ekimena antolatu du; errefuxiatu sahararrei laguntzeko euro bateko dohaintza eskatuko dute Berazubiko pistari emandako itzuli bakoitzeko, eta halaxe ibiliko dira eguerdira arte.

Maiatza Borrokan egitasmoaren barruan, Bueltaka ekimena antolatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Seigarren edizioa dute aurtengoa, eta ohi moduan, goiz guztian zehar bueltaka arituko dira Berazubiko pistan. Giro ederra ari dira izaten gaurkoan, eta hainbat talde eta norbanako hurbildu dira elkartasuna erakutsi eta korrika egitera. Izan ere, helburua argia da: haur sahararrak udan Euskal Herrira ekarri eta Tolosako aterpetxean mantendu ahal izatea. Horretarako, pistari emandako itzuli bakoitzeko euro bateko dohaintza eskatu dute. Dagoeneko 600 euro inguru bildu dituzte, eta 13:30ak arte bertan izango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!