N1 errepideko errei bat itxita egongo da igandean, Tolosa parean

Ataria 2025eko maiatzaren 23a

Gasteizko noranzkoan, eskuineko erreia itxiko dute, 434,930 eta 434,995 kilometroen artean, zoru azpiko lurren azterketarako lanak direla eta; 8:00etatik 16:00etara egongo da itxita.

N-I errepideko Gasteiz noranzkoko errei bat itxita egongo da igandean, Tolosako eremuan; hain justu, errepidearen 434,930 eta 434,995 kilometroen artean –Apatta industriagunerako eta Amarotz auzorako irteera baino lehen, Iparragirre eta San Blas auzoen arteko errepide eremuan–, eskuineko erreia moztuko dute, zoru azpiko lurren azterketarako lanak direla eta.

08:00etatik 16:00etara egongo da itxita erreia, eta trafikoan eragina izango dute lanek. Gasteizerako noranzkoan, eskuineko erreia moztuko da, eta ezkerreko erreia irekita mantenduko da zirkulazioarentzat. Donostiarako noranzkoan ez du eragozpenik eragingo. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!