2025/06/11 - 2025/06/12 10:00 / 12:00 / 16:00
Ekainaren 11 eta 12an, egunero, hiru bisita gidatu egingo dira artxiboan: goizean bi (10:00etan eta 12:00etan) eta arratsaldean beste bat (16:00etan).
Bisita bakoitzean bi talde egingo dira (bat euskaraz, bestea gazteleraz). Talde bakoitzak gehienez 15 lagun izango ditu eta ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.
Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira, Gipuzkoako historiarako interes berezia dutenak.
Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 52 62), 8:30etatik 14:30etara edo posta elektronikoz idatziz (agg-gao@gipuzkoa.eus ).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?