Emakume berritzaileen esperientziak partekatuko dituzte

Ataria 2025eko maiatzaren 21a

Konektatuz egitasmoaren bigarren edizioa Debabarrenan egin zuten. Aspegi

Aspegik antolatuta, Tolosaldeko emakume erreferenteen esperientziak jasotzeko mahai-ingurua egingo dute bihar, osteguna, Tolosako udaletxean.

Aspegi Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak antolatuta, Emakume berritzaile, ekintzaileen esperientziak eta bizipenak Tolosaldean izeneko topaketa egingo dute bihar, osteguna, eguerdian udaletxeko pleno aretoan.

Konektatuz ekimenaren hirugarren edizioa izango da Tolosan bihar egingo dutena, eta Aspegitik esan dutenez, Tolosaldeko emakume erreferenteen esperientziak jasotzeko aukera izango da. Konektatuz izeneko egitasmoaren helburua da Aspegiren eragina Gipuzkoa osoan zabaltzea, topaketak eskualde desberdinetan deszentralizatuz.

Ekitaldia 13:00etan hasiko da, eta Nerea Ibañez Aspegiko lehendakariak eta Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak hitz egin ostean, mahai-ingurua izango da, ondorengo emakumeen parte hartzearekin: Arantxa Oquiñena (Casa Eceiza-ko Gerentea); Blanca Gorrotxategi (Organic 49-ko jabea); María Angélica (Sutargi-ko zuzendari Nagusia); Ima Martiartu (El Atelier de Ima – interiorismo, zaharberritze eta home staging). Silvia Sernak (Coach antolatzailea eta bideratzailea eta Arbola Consulting-ren sortzailea) gidatuko du mahai-ingurua. Gainera, Tolosako Laboral Kutxatik eskualdeko ekintzailetzari eta enpresei buruz hitz egingo dute.
 
Parte hartzaile horiez gain, Unai Andueza, Gipuzkoako Foro Aldundiko Ekonomia sustapeneko diputatua, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foro Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua eta Miren Elgarresta Emakundeko Zuzendaria ere izango dira bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!