Bigarrenez egingo dute San Joanetako arraun txapelketa

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Iazko txapelketako une bat, Zerkausiaren parean. TOLOSAKO GAZTE ASANBLADA

Tolosako Gazte Asanbladak bigarrenez antolatuko du San Joanetako arraun txapelketa. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta igandea —maiatzaren 25a— izango da horretarako azken eguna.

Iaz antolatu zuen lehenengoz San Joanetako arraun txapelketa Tolosako Gazte Asanbladak (TGA) eta, aurten, bigarren edizioarekin datoz. Ekainaren 20ean izango da ekitaldia eta izena emateko epea dagoeneko zabalik badago ere, igandea —hilaren 25a— izango da horretarako azken eguna.

Izena taldean zein banaka eman daiteke, baina antolatzaileek zehaztu dute hobea dela lauzpabost kide bildu eta izena taldean ematea. Izena emateko informazio osagarriarekin esteka bat prestatu du asanbladak.

Entrenamendu saioak
Lehiaketa ekainaren 20an egingo badute ere, aurretik entrenatzeko saioak ere prestatu dituzte, hain zuzen, ekainaren 3an, 5ean, 10ean, 12an, 17an eta 19an. Antolatzaileek nabarmendu dute entrenamendu egunak moldatu daitezkeela, eta txapelketan parte hartzeko lehiakide bakoitzak gutxienez bi aldiz entrenatu beharko duela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!