Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea, zabalik

Ataria 2025eko maiatzaren 19a

Tolosarrek, ekainaren 30eko 13:00ak arte izango dute aukera ordainketa egiteko; helbideratua dutenei egun horretan bertan egingo zaie kobrantza. 

Abian da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kanpaina, landa eremuko eta hiri-lurretako kasuetan. Ekainaren 30eko 13:00ak bitarte izango da zabalik zerga ordaintzeko borondatezko epea. Hain zuzen, egun horretan bertan kobratuko zaie zerga helbideratua dutenei.

Aurtengo agiria helbideratu nahi dutenek, ekainaren 13a baino lehen egin beharko dute eskaera. Data horretatik aurrera eskaera egiten dutenen kasuan, 2026an sartuko da indarrean helbideraketa.

Helbideratuta ez dutenen kasuan, ordainketa egiteko bi bide gomendatu ditu udalak: erakunde laguntzaileren baten bidez, edo Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen bidez. Udaten presentzialki ordaintzeko aukera ere izango da, baina txartelarekin soilik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!