Bertsozaleak elkartzeko hitzordua

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Harituz Eguna ari dira ospatzen Tolosan. Bertso poteoan hasi dute eguna.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak bere eguna ospatzen ari da gaur. Jai giroan ari dira ospatzen, baina tarteka lan pixka bat egitea ere egokitu zaie, izan ere, taldekako txapelketarekin hasi dute eguna. Tolosako hiru tabernatan egin dituzte geldialdiak eta bazkaria eta gero egingo dute finala. Aurtengoan Azkoitia, Errezil eta Azpeitiko bertsozaleen Erniarraitz elkartekoak gerturatu dira eskualdera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!