Kadeteek irabazi dute eta seniorrak bigarren izan dira

Ataria 2025eko maiatzaren 14a

TAK klubeko arraunlariek asteburu oparoa izan dute, emaitza bikainak lortu baitituzte trainerillako Gipuzkoako ligan eta txapelketan. Kadete neskek bi lehiaketak lortu dituzte, bai liga bai txapelketa irabaziz. Senior neskak, berriz, txapeldunorde izan dira bietan. 

Larunbatean jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako Ligaren laugarren eta azken jardunaldia. Bertan kadete neskek estropada irabaztea lortu zuten, eta horrek Zumaiarekin zuten berdintasuna haustea eta ondorioz, liga lortzea ekarri zuen. Igandeko Gipuzkoako Txapelketan, TAKeko arraunlari gazteenak lehen postuan sailkatu ziren; bigarren eta hirugarren Hibaika eta San Juan izan ziren.

Senior neskek ez zuten erraza izan ligan bigarren izatea. Mutrikuko estropada irabazi behar izan zuten postu hori lortzeko. Zumaia Ak ziurtatua zuen lehen postua, eta Tolosaldeak estropada irabazi ondoren bigarren postua lortu zuen ligan. Igandean, Gipuzkoako Txapelketan, Zumaiaren atzetik bigarren izan zen.

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!