May Colmeneroren erakusketa, David Colomoren musikaz lagunduta

Ataria 2025eko maiatzaren 13a

Margolari tolosarrak erakusketa berria irekiko du, bihar, Hiru tabernan, eta bere seme 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia; ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai.

Bihartik aurrera, erakusketa berezi bat izango da Tolosako Hiru tabernan. May Colmenero margolari tolosarrak Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma jarriko du ikusgai. «Colmenerok 1981ean egin zuen bere lehen erakusketa. Gerora, 34 urtez, pintura irakasle izan da Tolosan. Erakusketa gehiago ere egin ditu. Erretiroa hartu zuen, eta orain, gurean bere lanak ikusi ahal izatea ohore bat da guretzat», adierazi dute Hiru tabernatik.

Erakusketa berezi batek inaugurazioa ere halakoa behar zuen, eta bihar bertan, asteazkena, David Colomo Pajarilloren laguntza izango du Colmenerok. 19:00etatik aurrera, gitarrarekin ariko da musikaria, eta saio bat eskainiko du. «Beste sorpresa batzuen artean, margolan bat ere zozkatuko dugu», aurreratu dute antolatzaileek.

Bihar irekiko da erakusketa, eta ondoren, ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!