Udaberriz jantzi dute Trianguloa

Ataria 2025eko maiatzaren 10a

Lore eta landare azoka egin dute goizean Tolosako Trianguloa plazan. Landareak eskuratzeko postuez gain, erlezaintzari buruzko gunea eta haurrentzako tailerrak egon dira, besteak beste.

Tolosako Trianguloa plazan lore eta landareen azoka berezia egin dute gaur goizean. Zazpi mintegi bertaratu dira aurten eta, horrez gain, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak erlezaintzari buruzko gunea eta haurrentzako tailerra ere antolatu ditu.

Eguraldi aldakorra gorabehera, jende andana gerturatu da postuetara eta informazio gunera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!