Apirilaren 25ean Haron (Errioxa, Espainia) gizon batek andrazko bat hil zuen. Atzo, jakitera eman zen emakumea gasteiztarra zela. Horrenbestez, protokoloak martxan jarri eta euskal herritarraren hilketa salatzeko, Tolosaldeko Mugimendu Feministak gaur egingo du elkarretaratzea, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko ekintzaren ostean, 19:00etan, Tolosako Trianguloa plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?