2025/05/17 09:00 - 23:59
09:00-14:00. Trianguloa plaza: bertako haragi ekoizleen azoka eta dastaketak.
Azoka berezia bost posturen parte hartzearekin.
Aralar’eko – Muxal haragia – Amezketa
Zuzitza baserria – Txekor haragia – Amezketa
Ueta etxaldea – Txekor haragi ekologikoa – Lizartza
Argaia-Goena – Txerriki eta txekorkia – Amezketa
Amalarre – Larre haragi ekologikoa – Bidania-Goiatz
Txomin Parrilaren eskutik erreketak: Berastegiko arkumea burduntzi eta zikiro erara, eta solomo-burua Smoker ketuan. 10:30etik aurrera pintxo eran. Txartelak salgai Trianguloan.
09:30-13:30. Trianguloa plaza: Haragi gisatu lehiaketa.
Haur batek eta heldu batek osatutako bikoteentzat, 10 bikote parte hartzaile guztira. Izen-ematea zabalik udaleko webgunean, maiatzaren 14a arte.
09:15. Elkartu, lana egingo duten tokian kokatu eta materiala jaso.
09:30. Lehiaketaren hasiera. Osagaiak erostera joango dira Azokara.
10:00-12:00. Haragi-gisatua kozinatzeko denbora.
12:30. Epaimahaiaren dastaketaren hasiera.
13:30. Sari banaketa
12.00-00:00. Zumarditxikia: Foodtruckak eta kontzertuak.
12:00. Txinosound
13:00. Anne Leux
16:00. Txinosound
19:00. Heitxi
21:30. Arnau And The Honky Tonk Losers
23:00. DJ Bitter Ama & Txino
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?