Nekazal sektorean belaunaldi arteko erreleboan laguntzeko programa

Ataria 2025eko maiatzaren 7a

Etorkizuna Bermatuz programaren inguruko bilera informatiboa izango da bihar, osteguna, Tolosako kultur etxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuak eta HAZIk Etorkizuna Bermatuz: belaunaldi arteko erreleboa nekazal sektorean prestakuntza programa berria jarri dute martxan. Programaren helburu nagusia da erretirorako adina gerturatzen ari zaien nekazariei prestakuntza integrala eskaintzea, etorkizuneko zalantzak argitzea eta prozesua erraztea. Alabaina, udazkenean hasiko den formakuntza ibilbidearen aurretik, hainbat bilera informatibo antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat eskualdetan programaren nondik norakoak azaltzeko.

Hala, Tolosan bihar, hilaren 8an, 16:00etatik 18:00etara, kultur etxean egingo dute bilera informatiboa. Programaren xehetasunak azalduko dituzte, eta interesatuek prestakuntza ibilbideari buruzko informazio zehatza jaso ahalko dute. Bilera irekia izango da eta lehen sektorean diharduten guztiei zuzenduta dago. Bertaratzeko asmoa dutenek 943 11 21 73 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!