Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren aholkulari izendatu dute Jonan Fernandez

Ataria 2025eko maiatzaren 6a

Jonan Fernandez, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak gaur jakinarazi dio Batzar Mahaiari Urkullu lehendakariaren kolaboratzaile ohiaren kargu hartzea.

Jonan Fernandez (Tolosa, 1962) Eusko Jaurlaritzako Bizikidetzarako eta Giza Eskubideetarako idazkari ohia, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren aholkulari izendatu dute gaur goizean. Maria Eugenia Abalaga Gipuzkoako EAJko presidente eta talde jeltzalearen bozeramaileak gaur bertan eman dio jakinarazpenaren berri Batzar Mahaiari.

Fernandezek hainbat ardura izan zituen Eusko Jaurlaritzan, Iñigo Urkullu lehendakari zela. Bere garaian, Elkarri elkarrizketaren aldeko gizarte mugimenduko buru eta Lurraldea koordinakundeko arduraduna izan zen. 80ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbide politikoa, Tolosako Udaleko HBko zinegotzi gisa. Egun, EAJko militantea da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!