Maiatzeko lehen doinuak

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 4a

Tolosako Ekinbide Etxeak eta Musikenek, laugarrenez antolatu dute Maiatzeko Doinuak zikloa eta gaur eman diote hasiera Wind Soul Quartet taldearen emanaldiarekin.

Gaur abiatu dute Maiatzeko Doinuak egitasmoa. Ohi moduan, Tolosako Ekinbide Etxeak eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak elkarlanean antolatzen duten ekimena da; hain justu, Musikeneko musika interpretazio klasikoko masterreko ikasleek aukera izan dezaten ikasturtean egindako lana jendaurrean plazaratzeko. Eta hala egin du gaur Topic-eko oholtza hartu duen laukoteak: Wind Soul Quartet.

Maria Isabel Ortega (Flauta), Bixen Gomez (Oboea), Manuel Lopez (Klarinetea) eta Angel Paola (Fagota) Musikeneko musikari ikasle gazteek osatzen dute Wind Soul Quartet taldea. Urte hasieran sortu zuen laukoteak taldea, helburu zehatz batekin: «Egurrezko haize-laukotearen formazioa ezagutarazteko asmoz, haize-boskoteak baino ezagunagoak direlako». Horretarako, errepertorio originala aukeratu dute gaurko emanaldirako, beraien helburua betetzen lagundu diena.

Datorren saioa maiatzaren 11an izango da, 12:00etan, Topic-en, eta egun horretako protagonistak Soka Laukotea taldea izango da, Gabriela Mendez (Biolina), Estefania Bermudez (Biolina), Paula Chana (biola) eta Alvaro Cabanillas (biolontxeloa) ikasleek osatuta. Sarrerak aurretik eskuratu beharko dira Topic-eko webgunean edota leihatilan; helduek lau euroren truke eta haurrek doan izango dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!