Tolosako Olarrain auzoan auto batek bi txirrindulari harrapatu ditu, arratsaldean, 18:15 inguruan. Txirrindulari horietako bat adingabea zen, eta ez du zauririk izan, baina berarekin zihoan heldua anbulantzian artatu eta ospitalera eraman behar izan dute zauri arinekin.
Lekukoek adierazi dutenez, autoak atzetik jo ditu txirrindulariak, baina ez zeraman abiadura handirik.