Atxilotu bat Tolosan, bi gizoni eraso egiteagatik

Ataria 2025eko apirilaren 29a

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, Tolosan, beste bi gizoni, segur aski arma zuri batekin, lesioak eragiteagatik. Biktimetako batek zauriak zituen buru-azalean eta besteak hanka batean.

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen atzo, bi pertsonari eraso egiteagatik. Biktimetako bat bere kabuz joan zen ospitalera eta bigarren zauritua anbulantzian eraman zuten artatzera. Atxilotuari homizidio-ahaleginaren delitua eta lesio delitua leporatu dizkiote eta gertakaria ikertzen jarraitzen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!