Tolosako lau musikari, oraina eta etorkizuna uztartu dituen ekimenean

Ataria 2025eko apirilaren 29a

Xabier Peña, Beñat Etxeberria, Haizea Aranburu eta Igor Arostegi, kontzertu birako une batean.

Euskadiko Orkestrako Xabier Peña eta Igor Arostegi perkusio-jotzaileak eta Euskadiko Ikasleen Orkestrako Haizea Aranburu flauta-jotzailea eta Beñat Etxeberria tuba-jotzailea elkarrekin aritu dira hiru kontzertutan.

Euskadiko Ikasleen Orkestra, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontserbatorio eta Musika Eskoletako 15 eta 19 urte bitarteko ikaslez osatutako gazte orkestra, eta Euskadiko Orkestra lehen aldiz elkartu dira, Pazko Astean hiru kontzertu egiteko. EIOko 70 musikarik eta Euskadiko Orkestrako 37 interpretek emanaldi bana egin dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Askotariko errepertorioa eskaini dute kontzertu horietan, besteak beste, Sibeliusen Finlandia, Elgarren Enigma Bariazioak obrako Nimrod eta Txaikovskiren 1812.

Eta hiru saio horietan, lau tolosar aritu dira elkarrekin: Xabi Peña eta Igor Arostegi Euskadiko Orkestrako perkusio-jotzaileak, eta EIOko musikariak diren Haizea Aranburu flauta-jotzailea eta Beñat Etxeberria tuba-jotzailea. Euskadiko Orkestratik adierazi dutenez, «oraina eta etorkizuna uztartzeko esperientzia paregabea» izan da kontzertu bira hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!