Aurrera darrai Tolofolk jaialdiaren egitarauak. Gaur goizean Kalepoza izeneko ekimena egin dute Tolosako kaleetan zehar. Besteak beste, Oiartzungo Herri Musika Eskolako biolin-jotzaileak, Lasko txaranga eta txistulariak atera dira kalera. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina musikariak aterpeetan moldatu dira euren saioak eskaintzeko.
Arratsaldean jarraituko du Tolofolk jaialdiak:
- 18:30. Landatarrak aho-soinuarekin (Euskal Herria). Landa aita-seme anoetarren aho-soinua, Plaza Berrian.
- 20:00. Deira (Asturias, Andaluzia). Plaza Berrian. Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritutako folk-taldea; The Battle of the folk Bands lehiaketan 2022ko lehen saridunak, sari hori lortu duen lehen talde ez-eskoziarra izanik. Europako folk jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dute, eta prentsa espezializatuaren arabera, egun, proiekzio gehien duen taldeetako bat da.