IX. Nescup txapelketa ari dira jokatzen Berazubin

Ataria 2025eko apirilaren 26a

Goizean multzo bakoitzeko taldeen arteko partidak izan dira eta arratsaldean hasiko dira kanporaketak.

Hamabi taldek hartu dute parte aurtengo IX. Nescup txapelketan. Tolosako Berazubiko futbol zelaian jokatu dira goizean multzo bakoitzeko taldeen arteko partidak. Reala, Hernani, Aiztondo, Mulier, Lagun Onak, Intxurre, Intxaurdi, Añorga, Goierri Gorri eta Tolosa CF-ren hiru taldek hartu dute parte.

Arratsaldean jokatuko dituzte kanporaketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!