Emaitza bikaina lortu dute Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri judokek

Ataria 2025eko apirilaren 22a

Tolosa Judo Klubeko kirolariek Kopa Iberikoaren senior mailako Nage no kata kategorian irabazi dute.

Apirilaren 19an iritsi ziren Portugalera Kopa Iberikoan lehiatzeko. Goizean goizetik gustura aritu ziren judokak eta lehiatzen lehenak izan ziren. Lehen urtea da Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri Nage no kata senior mailan lehiatzen direla, eta horregatik urduri samar zeudela esan dute. «Egindako katarekin oso gustura gelditu ginen (417 puntu) eta momentuz lehen postuan kokatu ginen beste 3 bikoteen faltan. Azkenak Extremadurakoak izan ziren eta tentsioa nabari zen lortutako puntuazioetan; beraien kata egin ostean, gure atzetik geratu ziren puntu bakarrera (416 puntu)», esan dute. «Oso gustura gelditu ginen lortutako emaitzarekin, oso garrantzitsua delako maiatz amaieran Europako Txapelketara joan ahal izateko, eta kategori berri honetara ohitzen joateko», gaineratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!