IX. Nescup Txapelketa izango da jokoan hilaren 26an Berazubin

Ataria 2025eko apirilaren 17a

Infantil mailako nesken futbol 8 txapelketa antolatu du Tolosa CF klubak beste behin. IX. Nescup Txapelketa hilaren 26an egingo da, Berazubin.

Tolosa CF-ren hiru taldez gain, bederatzi klubek parte hartuko dute: Reala, Hernani, Aiztondo, Mulier, Lagun Onak, Intxurre, Intxaurdi, Añorga eta Goierri Gorri.

Guztira, beraz, hamabi talde ariko dira lehian, eta hiru multzotan banatuko dira. Txapelketa 09:00etan hasiko da eta egun osoa iraungo du. Goizean multzo bakoitzeko taldeek beraien artean jokatuko dute, eta arratsaldean hasiko dira kanporaketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!