Bi autok eta kamioi batek istripua izan dute N-I errepidean, Tolosa parean, 433. kilometroan, Ezbeharra Gasteizerako noranzkoan gertatu da 16:15ean, eta dagoeneko, bi kilometro baino gehiagoko kotxe ilarak sortu dira.
Larrialdi-zerbitzuak eta anbulantziak istripuaren tokira bertaratu dira, zaurituren bat ebakuatu behar ote duten ikusteko.