Ordutegi aldaketak datozen egunetan, Tolosako zenbait udal zerbitzutan

Ataria 2025eko apirilaren 15a

Zenbait zerbitzu publikoren harrera ordutegia aldatu egingo da, hala nola, Udaterena, kultur etxearena edota Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearena. Aste Santuan itxita egongo dira denak.

Tolosako udal zerbitzuen ordutegiak datozen asteetan:

  • Udate, Herritarren Arreta Zerbitzua:
    • Apirilaren 17tik 21era, itxita.
    • Apirilak 22 eta 23: 7:15 - 14:15.
    • Apirilak 24: 7:15 - 16:00.
    • Apirilak 25: 8:15-14:15.
  • Kultur etxea:
    • Apirilaren 17tik 21era, itxita.
    • Apirilaren 22tik 25era (biak barne) arratsaldez itxita; Gazte Topagunea zabalik egongo da ohiko ordutegian.
  • Udal Liburutegia:
    • Apirilaren 17tik 21era, itxita.
    • Apirilak 15, 16, 22, 23, 24 eta 25: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.
  • Haur Liburutegia:
    • Apirilaren 17tik 21era, itxita.
    • Apirilak 15, 16, 22, 23, 24 eta 25: 10:00 - 13:00; katalogotik eskatutako haurrentzako liburuak Udal Liburutegian jaso ahal izango dira arratsaldez.
  • Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea:
    • Apirilaren 17tik 21era, itxita.
    • Apirilaren 22tik 25era: 10:00-14:00.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!