Iazko txapelketan 16 bonba eta erdi jan zituen irabazleak eta aurten 15 jan ditu. Aron Rozas Peñak jan ditu 15 bonbak eta 100 euro irabazi ditu. Txapelketak ikusmina sortu du eta herritar ugari gerturatu dira Berazubiko Gastronomikara, lehiaketa ikusteko. Bost partehartzailerekin hasi da lehia, baina horietako hiru pasa dira azken mugara; Jon Ruiz Telleria, Iraitz Salazar Bea eta Aron Rozas Peña. Eta azkena izan da irabazlea, 15 bonba jan eta gero.
Astelehenean hasi zuten berazubitarrek gastronomiari eskainitako ekimena eta bihar bukatuko da. 11:00etan Tolosa eta Ibarrako elkarteen arteko VI. Bakailao Lehiaketa izango dute eta 12:30ean Ama Jatetxeari omenaldia egingo diote, jasotako sariengatik. Eguna bukatzeko bazkari berezia izango dute aurrez txartela erosi dutenek, eta gainontzekoek bertaratu diren Food Trucksetan asetu ahalko dute gosea.