Bideoklipa

'Bogota - La Habana', Alos Quartet taldearen doinu berria

Ataria 2025eko apirilaren 11

Xabier Zeberio musikari tolosarra buru duen Alos Quartet taldeak, bere 25. urteurrena ospatzeko biran estreinatutako kantua grabatu eta bideokliparekin batera argitaratu du.

Doinu hau Alos Quarteten 25. urteurrena ospatzeko Kolonbian eta Kuban burututako biran estreinatu zuen taldeak. Bogotako Julio Mario Santo Domingo antzokian, La Habanako Arte Ederren antzokian eta Kubatar Artearen Fabrika antzokian eta Matanzaseko Jose White aretoan egin zituzten kontzertuak. Orain, kantua grabatu eta bideoklipa ere egin dute, bidaiako irudiekin.

Alos Quartet. Bogota - La Habana:

  • Biolina, Kontrabaxua: Xabier Zeberio Etxetxipia
  • Biolina: Francisco Herrero
  • Biola: Lorena Nuñez
  • Biolontxeloa: Alejandro Saul
  • Pianoak: Ernesto Oliva, Iñar Sastre
  • Perkusioa: Iñigo Egia
  • Bideoa: Iñigo Egia
  • Audio nahasketak: Jean Phocas

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!