Lau aldiz igo dira podiumera TAK Arraunekoak

Ataria 2025eko apirilaren 10a

Asteburu oparoa izan dute TAK Arraun klubeko batelek.

Alde batetik, Gipuzkoako Batel Txapelketa izan zuten jokoan igandean, eta jubenil neskek txapeldun izatea lortu zuten. Infantil neskek zein mutilek hirugarren postua lortu zuten, eta neska promesak bigarren izan ziren. Jubenil mailako mutilek laugarren postuan amaitu zuten txapelketa.

Bestalde, larunbatean Gipuzkoako Batel Ligaren azken jardunaldia izan zen jokoan, eta, beraz, azken sailkapena erabakita geratu zen. Hiru batel podiumean sartu ziren. Kadete neskak ligako txapeldunak izan dira, jubenil neskak txapeldunordeak eta infantil neskak hirugarren izan dira.

Argazkiak: Iban eta Beñat Ormazabal

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!