Ekitaldiak antolatu dituzte errepublikaren egunaren harira

Ataria 2025eko apirilaren 9a

2019an Tolosako hilerrian egindako ekitaldiaren artxiboko irudia.

Herritar talde batek hainbat ekitaldi antolatu ditu apirilaren 14ko errepublikaren eguna dela eta.

Ekitaldiak bihar, apirilak 10, hasiko dira. Hain justu, Zineklubean Pablo Gil Rituertok zuzendutako La marsellesa de los borrachos filma eskainiko dute 20:30etik aurrera, Leidor aretoan.

Gainontzeko ekitaldiak apirilaren 14an bertan izango dira. 11:00etan Tolosako udaletxean errepublikako bandera jarriko dute, 12:00etan Tolosako hilerrian omenaldi ekitaldi bat egingo dute eta 19:00etan Iosu Chueca historialariak Niñas y niños de la guerra de Gipuzkoa hitzaldia eskainiko du eta Intxorta Elkarteak Orratz Begia. El ojo de la aguja. 1936 Gipuzkoako gerra umeak liburua aurkeztuko du, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!