Muñagorriri buruzko liburua aurkeztu dute Tolosan

Ataria 2025eko apirilaren 9a

'Bakea eta foruak' aldarrikapenaren errepresentazioa atzo Tolosako Plaza Zaharrean.

Andia elkarteak antolatuta Eugenio Ibarzabalek idatzitako Muñagorri, el conde y las condesas [Muñagorri, kondea eta kondesak] liburua aurkeztu zuten atzo Tolosan.

Eugenio Ibarzabalek Jose Antonio Muñagorri Berastegin sortutako eskribauaren bizitzan oinarritutako eleberria idatzi du eta atzo aurkeztu zuten Tolosan. Andia elkarteak antolatuta Plaza Zaharrean Muñagorriren Bakea eta foruak aldarrikapenaren irakurketa eta errepresentazioa egin zuten aurrena eta ondoren aurkeztu zuten liburua udaletxeko batzar aretoan. Eguna borobiltzeko bertaratutakoentzat jan-edanak izan ziren Kabila elkartean.

Muñagorri, el conde y las condesas [Muñagorri, kondea eta kondesak] liburua Erein argitaletxean argitaratu du Ibarzabalek eta Berastegin jaiotako eskribauaren bizitzan oinarritutakoa da. Manuel Jose Zabala Villafuertesko kondearen artxiboa sakonki aztertu du horretarako eta, hortaz, bera, bere emaztea eta Etxauzko kondesa dira eleberri honen protagonistak, Muñagorrirekin batera.

Lehen Karlistadako protagonistetako bat izan zen Muñagorri, Berastegiko Elutsene etxean jaiotako eskribaua.  Berekin batera eleberrian agertzen diren pertsonaien bizitzako gertaera tragikoei segika osatu du hari narratiboa Ibarzabalek eta XVIII. mendetik Lehen Karlistaldiaren bukaerarainoko Euskal Herriaren historia kontatzeko baliatu ditu idazleak gertakariok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!