Palestinaren alde kalera atera dira

Ataria 2025eko apirilaren 8a

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta eta Lurra. Justizia. Bakea lelopean, elkarretaratzeak egin dituzte gaur, Euskal Herri osoko herrietan. Eskualdeko hainbat udalek ere bat egin dute deialdiarekin —irudian, Tolosako Plaza Zaharrean—. Martxoaren 29an, Palestinako Lurraren egunaren bezperan, egindako agerraldian zehaztu zutenez, Israelek sistematikoki urratu ditu palestinarren giza eskubideak, eskubide politikoak eta historikoak.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!