2.750 euro, Zutani elkartearentzat

Ataria 2025eko apirilaren 8a

Samaniego eta Orixe eskoletako eta Zutani elkarteko kideak, txekearekin. Argazkia: Tolosako Udala.

Samaniego eta Orixe eskola publikoek Zutani elkarteari eman diote abenduaren 31ko Tolosako Elkartasun Krosean lortutako dirua.

Abenduaren 31n, Tolosan, Samaniego Herri ikastetxak eta Orixe BHI-k Elkartasun Krosa antolatu zuten. Ekitaldi solidario honek helburu argi bat izan zuen: diru-bilketa egitea elkartearen proiektuak babesteko eta komunitatean eragin positiboa sortzeko. Krosean parte hartu zutenek elkartasuna eta laguntza erakutsi zuten, ekimenaren arrakasta lortzen lagunduz. Ondorioz, 2.750 euro bildu ziren, eta aste honetan, Samaniego eta Orixeko ikasleek txekea entregatu diote Zutani elkarteko kideei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!