Peña II.a txapelketatik at geratu da

Ataria 2025eko apirilaren 5a

Joan Ander Peña, Binakako txapelketan.

Tolosarrak 22-11 galdu du Darioren aurka.

Asteburu honetan hasi da Buruz Buruko Txapelketa. Hain justu, atzo hasi zen, Ezkurdia eta Larrazabalen arteko partidarekin. Bada, Larrazabal gailendu zen, tanto bakarreko aldearekin.

Gaur, jokatu diren bi partidetako batean Peña IIa. lehiatu da. Hain zuzen, Dario izan du aurkari, eta 22-11ko emaitzarekin hartu du mendean tolosarra. Partida hotza izan da, emoziorik gabea. Dario atera da faborito partida hasieran, baina espero izatekoa zen Peña II.a lehiakorrago aritzea. Buruz buru jokatzeko zerbait gehiago behar dela sumatu zaio Peña II.ari. Gaurko beste partidan, Elordik Senar garaitu du, 22-20ko emaitzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!