Herrikideko ikasleek elkartrukea egin dute Frantzian

Ataria 2025eko apirilaren 9a

Erasmus Plus programaren barruan, Herrikideko 28 ikasle Frantzian egon dira; 'Peace Begins with All of Us' proiektuaren bigarren zatia osatu dute.

Herrikideko DBH4ko 28 ikasle Lycée Ernest Bichat ikastetxean egon dira astebetez. Irailean Frantziako ikasleak izan ziren Tolosan eta oraingoan ikasle tolosarren txanda izan da. Erasmus Plus programaren bueltan burutu dute elkartrukea, eta eskolan lanketa egiteaz gain, besteak beste, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan esanguratsuak izan ziren lekuak ezagutu eta Estrasburgoko Europako Parlamentua bisitatu dute. Peace Begins with All of Us izeneko proiektuaren bueltan dabiltza Frantziako elkartrukea gauzatzen, zeina gertaera historikoak ezagutuz gaur egungo gizartean duten eraginaren inguruan hausnartzea du helburu.

HIZKUNTZEN GARRANTZIA

Herrikideko helburu estrategikoen artean garrantzi handia dute ikasleen elkartrukeek eta nazioarteko proiektuek. Hau horrela izanik, E-twinning plataformari esker, beste hiru elkartruke dituzte momentu honetan ikastetxean —DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailakoak Frantziakoekin eta Batxilergoko 1. mailakoak Poloniakoekin—, Erasmus Plus ziurtagiria eta hainbat nazioarteko proiektu, besteak beste.

Hizkuntzen ezagutzak «mundura irekitzen» gaituela diote Herrikiden, «eta era berean gurea maitatzen laguntzen digu». «Ingelesa praktikan jartzearekin batera, munduaz ikasteko gai gara eta munduari gurea irakasteko, horrela aberasten baikara guztiok», gaineratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!