Lau atxilotu, Tolosako enpresa batean indarrez lapurtzeagatik

Ataria 2025eko apirilaren 7a

Iturria: Segurtasun saila

Ertzaintzak 46, 44, 40 eta 28 urteko lau gizon atxilotu zituen larunbat goizean, Tolosako enpresa batean indarra erabiliz lapurreta egin eta ibilgailu batean ihes egiteagatik.

Larunbat goizaldean zaintza lanak egiten ari zen ertzainen patruila batek kaputxadun gizon batzuk ikusi zituen Tolosako industrialde baten inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu batetara sartzen. Susmagarriak  N-1 errepiderantz abiatu zirela esan du Segurtasun sailak. Patruila atzetik joan zen eta Irura parean geldiarazi zituzten. Autoan lapurretetan erabili ohi diren tresnak zituzten. Ertzaintzak baieztatu ahal izan zuen enpresa batetara sartu zirela lapurreta egitera eta atxilotuta eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak egiteko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!