Banatu dituzte Urrezko Kalabazak

Ataria 2025eko apirilaren 5a

Ahoz aho jaialdiari amaiera emateko kalabazen sari banaketa ekitaldia egin dute gaur Tolosan. Ibilbide oso bati aitortza egiteko Urrezko Kalabaza Yolanda Arrieta idazle eta kontalariak eraman du; ahozkotasunaren inguruko proiektuari ematen zaion saria Contes per la dana kolektiboari eman zaio; eta euskal kontalari bati egiten zaion errekonozimendua Maite Frankok jaso du.

Azken urteetako bideari jarraituz, Ahoz aho jaialdiak Urrezko Kalabaza eskaini ohi dio ahozkotasunaren bide desberdinetan lan nabarmena egin duten hiru pertsonei. Gaur goizean Tolosan jaso du Urrezko Kalabaza horietako bat Yolanda Arrieta (Etxebarria, Bizkaia, 1963) idazle eta kontalariak, «ahozkotasuna bere idazlanak bere kontalari grinarekin maisuki uztartzen jakin duelako, istorio ederrak oparituz».

Ahozkotasunari zerbait eskaintzen dion elkarte edo proiektu bati eman ohi diote bigarren Urrezko Kalabaza eta aurtengo udazkenean Valentzian izan ziren kaltetuen aldeko ekimen solidario batek eraman du aurten saria. Contes per la dana izeneko kolektiboak ipuin kontaketak antolatu zituen Espainiako estatuko hainbat tokian. Kontalari horien izenean Eva Andujarrek jaso du saria.

Amaitzeko, euskal kontalari bati urtero egiten zaion errekonozimendua jaso du aurten Maite Franko irundarrak. Eskertuta jaso du saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!